Zer da?

Lauki karta - Código QR

Kaixo ostalari! 👋

Lauki karta zure bezeroei karta erakusteko modu berria da. QR kode baten bitartez zure bezeroek mugikorrean digitalizatuta ikusi ahal izango dute, aplikaziorik deskargatu gabe. Ahaztu ohiko kartak, behar den gauza bakarra smartphone bat eta interneterako konexioa da. Ezin errazagoa!

Dagoeneko zure lokala osasun-baldintza berrietara egokitu al duzu? Taberna, kafetegi, hotel edo jatetxe bat baduzu eta zure bezeroek betiko karta fisikoak erabiltzen jarraitzen badute hartuko dutena aukeratzeko, hauxe da behar duzun konponbidea. Ez denbora gehiagorik galdu! 😉

Nola dabil?

Lauki karta - Escanea el código QR

QR kodea eskaneatu

Lauki karta - Elige lo que más te gusta

Aukeratu zure gustukoena

Lauki karta - On egin!

On egin!

Lauki karta - Escanea el código QR

QR kodea eskaneatu

Lauki karta - Elige lo que más te gusta

Aukeratu zure gustukoena

Lauki karta - On egin!

On egin!

Karta ikusi ahal izateko, bezeroek zure lokaleko mahaietan, paretetan edota erakusleihoan aurkituko dituzten QR eranskailuak eskaneatu besterik ez dute egin beharko. Zuk karta besterik ez diguzu bidali behar, eta guztiaz arduratuko gara. Erraz erraza!

Zure beharrekin hobekien bat datorren paketea aukeratu eta zure online presentzia handiagotu bezero gehiagorengana hurbiltzeko. Horrelako URL erraz baten bidez ere sartu ahal izango dira: laukikarta.com/zurejatetxea. WhatsApp eta sare sozialen bitartez zabal ezazu!

Abantailak

Zure Lauki Karta online izatearekin…

Paketeak

Zure beharrekin hobekien bat datorren paketea aukeratu

Oinarrizkoa

100/ urtean
  • Gailu guztietara moldatua aurretik zehaztutako diseinuarekin
  • Logotipoa + Establezimenduaren argazkia goiburuan
  • Alergenoen inguruko informazioa
  • Harremanetarako informazioa
  • Hizkuntza 1ean *
  • Hilean aldaketa 1 prezio edo platerretan
  • Karta gure webgunean txertatuta
  • 10 binilo-pegatina zure QR kodearekin

Estandarra

200/ urtean
  • Gailu guztietara moldatua aurretik zehaztutako diseinuarekin
  • Logotipoa + Establezimenduaren argazkia goiburuan
  • Alergenoen inguruko informazioa
  • Harremanetarako informazioa
  • 2 hizkuntzetan *
  • Hilean 2 aldaketa prezio edo platerretan
  • Karta gure webgunean txertatuta
  • 20 binilo-pegatina zure QR kodearekin
  • Nabigazio-menua
  • Zure kolore korporatiboen erabilera
  • Eguneko menua
  • Negozioaren deskribapen txikia
  • Zure sare sozialen ikonoak

Premium

400/ urtean
  • Webgune profesionala
  • Domeinu + hosting propioa
  • E-mail pertsonalizatua
  • Neurrira egindako diseinua
  • Gailu guztietara moldatua
  • 4 atal
  • Oinarrizko SEOa
  • Sare sozialetarako konexioa
  • Erreserbetarako modulua
  • Mapa + Ordutegia
  • 3 hizkuntzetan *
  • Mantentze lanetarako euskarri teknikoa
  • 30 binilo-pegatina zure QR kodearekin

Besterik behar duzu?

Hau guztia nahikoa ez bada, ez kezkatu, atal honetan zure paketea osatzeko aukera gehiago aurkituko dituzu:

Hizkuntzak* gehitu: 35€/karta
✔ Zure karta/eguneko menua astero aldatu: 25€/hilean
✔ Zure karta/eguneko menua egunero aldatu: 40€/hilean
✔ Zure kartan hikuntza gehigarrietan egindako aldaketak: 10€/hilean
✔ Jasotako karta bakoitzeko transkripzioa Word edo Pdf ez diren formatuetan: 10€/karta
Pegatina gehiago: a kontsultatu

* Karta hizkuntza bat baino gehiagotan dagoenean, “Oinarrizko” paketean orrialde berean egongo da. “Estandar” eta “Premium” paketeetan, aldiz, hizkuntza menuaren bitartez aukeratuko da. Itzulpenak zuk bidali beharko dizkiguzu.
⚠️ Prezioak BEZik gabekoak dira.

Harremanetan jartzeko

Ez itxaron gehiago!

Ez pentsatu gehiago. Aurrera egin eta zure kartak digitalizatu. Erraza eta azkarra. Informazio gehiago edota atalen bat argitzerik behar baduzu, ez lotsatu eta idatzi iezauguzu, zurekin hitz egiteko gogoz gabiltza eta 🙂

Zure negozioaren logotipoa, nortasun korporatiboa sortu edota sare sozialak eramateko norbaiten beharrean bazaude, arazorik gabe lagunduko dizugu. Kontaiguzu zertan lagundu zaitzakegun!

Formularioa bete dezakezu edo gurekin harremanetan jarri:

📨 info@laukikarta.com
📱 (+34) 644 57 51 52

Lauki kartak jakinarazten dizu formularioa betetzean emandako izaera pertsonaleko datuak Lauki kartak soilik erabiliko dituela. Datu pertsonalen jasoketa eta erabileraren helburua harremanetarako eskaerei erantzuna ematea eta edukiak bidaltzea da. Zure onespenaren bitartez legitimatu egiten da. Emandako datuak Europako Ionos gure hosting hornitzailearen zerbitzarietan egongo dira. Begiratu Ionosen pribatutasun politika. Zure datuetan sartu, zuzendu, murriztu eta kendu ahal izango duzu info@laukikarta e-mailaren bitartez. Era berean, kontrol aginpide baten aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango duzu. Gure pribatutasun politika ere kontsultatu dezakezu.